2016/11/10

AUTOBUSEZ ATAUNERA GOAZ

Kaixo familia,

Duela aste batzuk Atauna joan ginen irteeran. Elkarrekin bizipen ugari sentitu genituen egun honetan. Goizean, mitologiari buruzko istorioak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izan genuen, beldurtu zein hausart sentitu ginen goiz honetan zehar. Baita errotaren erabilera ezagutu eta taloak prestatu eta jan genituen, txokolatezko taloak.



























Goizeko energiak agortzen ari ziren eta elkarrekin bazkaldu eta parkean aritzeko aukera izan genuen, egunaz hitz egin eta bizitakoa elkar konpartitzeko aukera ere izan genuen. 





















Azkenik autobusa hartu, eta berriro ere Lakuntzara itzuli ginen, hitz egiteko gogoz geunden, baina gure mingain eta gorputzek ez ziguten iada kasu handirik egiten.... 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

TOP 10!

HIRU TXERRITXOAK - ANTZERKIA