2016/11/08

HIRU TXERRITXOAK - ETXEA

Kaixo familia,

Aste batzuez etxearen inguruko gauzatxoak ezagutzen aritu gara; gela desberdinen izenak, altzariak...
Hiru txerritxoen etxeetan eta beraien ipuinean erabat murgildu gara, ikasiz, gozatuz eta esperientzia desberdinen bidez gure emozioak ezagutu eta azaleratzeko aukera ere izan dugu.

Gogotsu aritu gara beraien etxeak eraikitzen, materialak manipulatzen eta ipuineko pertsonaien rolak antzezten, baina UDAZKENA iritsi da eta gure lantxoei merezi dugun bukera emateko, gure laguntxoei antzerkia egin diegu, eta izugarri txalotu gaituzte, gustatu zaien seinale.

Hemen uzten dizkizuegu argazkiak, egun hauetan bizitakoa ikusteko eta bihar antzerkia erakutsiko dizuegu. Ea, guri bezain besteko ilusioa egiten dizuen.

3 urteko txerritxo eta otsoak.








1 iruzkin:

  1. Anonimoa22:45

    ZEINEN ONGI PASATZEN DUZUEN ESKOLAN ETA ZENBAT GAUZA IKASTEN ARI ZARETEN!
    ESKERRIK ASKO ETXEKOOKIN KONPARTITZEAGATIK!

    ErantzunEzabatu

TOP 10!

HIRU TXERRITXOAK - ANTZERKIA