Kaixo familia,
Aste batzuez etxearen inguruko gauzatxoak ezagutzen aritu gara; gela desberdinen izenak, altzariak...
Hiru txerritxoen etxeetan eta beraien ipuinean erabat murgildu gara, ikasiz, gozatuz eta esperientzia desberdinen bidez gure emozioak ezagutu eta azaleratzeko aukera ere izan dugu.
Gogotsu aritu gara beraien etxeak eraikitzen, materialak manipulatzen eta ipuineko pertsonaien rolak antzezten, baina UDAZKENA iritsi da eta gure lantxoei merezi dugun bukera emateko, gure laguntxoei antzerkia egin diegu, eta izugarri txalotu gaituzte, gustatu zaien seinale.
Hemen uzten dizkizuegu argazkiak, egun hauetan bizitakoa ikusteko eta bihar antzerkia erakutsiko dizuegu. Ea, guri bezain besteko ilusioa egiten dizuen.
3 urteko txerritxo eta otsoak.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
TOP 10!
-
Negua iritsi da eta batera hotza. Gure gelan ere neguari lekutxo bat egin diogu eta pixkanaka etxetik ekartzen ari garen gauzekin betetzen ...
-
Kaixo familia, Aste batzuez etxearen inguruko gauzatxoak ezagutzen aritu gara; gela desberdinen izenak, altzariak... Hiru txerritxoen etx...
-
Hona hemen Iraideren asteko argazkiak ikusteko link-a. Emozioz bizitako momentuak gogoratzeko. https://goo.gl/photos/vEQBBwyqjQLfcqHv8
ZEINEN ONGI PASATZEN DUZUEN ESKOLAN ETA ZENBAT GAUZA IKASTEN ARI ZARETEN!
ErantzunEzabatuESKERRIK ASKO ETXEKOOKIN KONPARTITZEAGATIK!