2017/01/19

NEGUA IRITSI DA ETA....

Negua iritsi da eta batera hotza.
Gure gelan ere neguari lekutxo bat egin diogu eta pixkanaka etxetik ekartzen ari garen gauzekin betetzen ari da. Marrazkiak, ipuinak, frutak, barazkiak, puzleak... gauza asko ikasten ari gara.

 Hankak uretan busti ditugu eta tenperatura desberdinak esperimentatu ditugu. Hotza eta beroa zer den ikasi dugu. Horrez gain, urari tenperatura hotzetan zer gertatzen zaion ikasi ahal izan dugu....IZOTZA. Berotu denean berriro ere urtu egin zaigu.

Resultado de imagen de hielo

IZEI TXIKIaren ipuina ikusten ari gara eta haizeak, zuhaitzei zer egiten dien ikasi izan dugu. Gainera, elkar laguntzen dugunean zer ongi sentitzen garen badakigu.

Izeia ezagutu dugu eta guztion artean bere "triangelu forma" nola egin dezakegun eztabaidatu, frogatu eta jolasean aritu gara. Lortu dugu.


Gainera, pinguionei buruz ere badakigu eta eskuekin lanean gabiltza. Bideotxo baten bidez (hizkuntzarik gabekoa), gertatzen denari buruz hitz egin, argudiatu eta egoerak aztertzen ditugu.

1 iruzkin:

  1. Pinguinoa eta Izei Txiki asko gustatu zaizkit. Pinguinoak oso barregarriak dira.

    Mikel

    ErantzunEzabatu

TOP 10!

HIRU TXERRITXOAK - ANTZERKIA